sábado, 31 de diciembre de 2011

IPUINA


Baziren behin, Iruñeko kaleetan bizitzen ziren bi anaia behartsu. Ez zuten ezer, aspaldidanik ez zuten beraien gurasoen berri eta ez zuten familiarik. Mikel anaia handiena zen eta 16 urte zituen, denda batean lan egiten zuen egoera txarretan eta bere buruzagia oso gaizki jokatzen zuen Mikelekin, baina honek hortzez eta haginez lan egiten zuen oso diru gutxi lortzeko. Anaia txikiak 13 urte besterik ez zeukan eta Aitor zeukan izena. Honek Mikel lanean ari zen bitartean kaleetan zehar diru eske joaten zen.
Aitorrek oso haur argia zenez egunero diruren bat lortzen zuen aberatsei pena ematen oso ona zelako eta egun batean emakume aberats batek bere etxera eraman zuen eta bazkari on bat prestatu zion. Aitorrek bere egoera kontatu zion eta emakumeak haur bat beraien etxean hartu nahi zuten Donostiako lagun batzuk ezagutzen omen zituen eta beraiekin eraman zuen anaia txikiari. Hauek beraien seme bat izango balitz hartu zuten eta hezkuntza on bat eman zioten. Aitorrek ez zuen denbora askotan Mikel ikusi, aitzitik urteak pasa ziren berriz elkar ikusi zuten arte. Aitor urteak pasa ahala, mutil doktore bat bihurtu zen, baina, ez zuen inoiz ahaztu bere anaia handia.
20 urte zituela bere kotxe berria hartu eta Iruñera joan zen Mikel txikia zenean lan egiten zuen dendara. Ailegatzen, denda aspaldi itxita zegoela ikusi zuen. Denda bere anaia aurkitzeko aukera bakarra zen eta bazekien nekez aurkituko zuela Mikel. Txikiak zireneko ohiko tokietara joan zen baina ez zuen inondik ikusi. Aste bete pasa izan zuen Iruñean bere anaia bilatzen, horretarako behartsu guztiei galdetu zien ea Mikel ezagutzen zuten baina berriz ere alferrik izan zen.
Askenean, goibel eta buru makur Donostiako etxera itzuli zen eta bertara iritzi bezain pronto zoragarria zen gauza bat ikusi zuen, Mikel bere anaia handia zen. Mikel Aitorri bazkaltzen eman zion emakumea ezagutu omen zuen, honi ere bazkaltzera gonbidatu zuen eta bere historia entzuterakoan anaiak zirela konturatu zen eta modu horretan informazioa lortu zuen. Oso langilea zenez, lan egiten zuen denda ixterakoan berehalaxe beste leku batean hartu zuten langile eta honetan askoz gehiago irabazten zuen, beraz, ez zitzaion denbora asko kostatu dirua biltzea Donostiara zindoan autobus baten txartela ordaintzeko.
Modu honetan bi anaiak berriz ere elkarrekin egon ziren eta ez ziren inoiz ez banandu. 

elkar 2

Elkar ariketa 2ª

31.- Egia ote da elkarrengandik urruti dabiltzala gaur artistak eta jendea,
nor bere aldetik, inoiz ez bezala?
32.- Barka iezazkiozue elkarri oraindainoko hutsegiteak eta bizi zaitezte
Jaunaren beldur santuan, eta honela iritsiko duzue beti-beti iraungo duen
zeruko loria.
33.- Argi ttikia berriz piztu zen eta aitaren aurpegia agertu zitzaidan,
mortifikatua, desegina. Hitzik erran gabe pasatu zen ene ondotik. Horrek ere
biziki min egin zidan. Zer? Zorigaitzean, elkarri atxikiagoak izateko partez,
elkarren artean arrotz bilakatuko ote ginen?
34.- San Juan Ebanjelaria bere azkeneko urteetan Efeson bizi zen: adin
handia zuen eta bere ikasleak kataderan eramaten zuten elizara. Bere hitzaldi
edo platika guztietan ez zien hitz hauek baizik esaten: nire semetxoak, maite
izan ezazue elkar. Aspertu ziren ikasleak, beti gauza bat adituaz, eta esan
zioten: maisua, zergatik esaten digu beti gauza hau?
35.- Eguberrizaleak gara, baina zaletasuna eta jakitea, maiz gertatzen
dena, ez dabiltza elkarrekin.
36.- Hiru misiolariok elkarri agur egin bezain laster, Yuelo-ko misioari
buruz hizketan hasi ginen; misio-leku egokia da horixe.
37.- Bada, gainera, beste arazo bat, aski axolazkoa, lehengoak baino
gehiago elkarrengandik urrutiratzen gaituena.
38.- Hau honela izan eta bilatzen dira hainbeste bide lagun hurkoen
arimak hiltzeko? Ez dirudi beste gauzarik, ezpada elkar hartu dutela Luziferrek,
gizonak eta emakumeak, Jesusi hainbeste kostatu zitzaion arimako bizitza
galarazteko lagun hurko guztiei.
39.- Erregeren ondotik, Napolesko handikiak eta herria hasi ziren elkarren
lehian naximentuak antolatzen. Hain zuzen ere, Urrearo delako harekin
zebiltzan ametsetan ordukoak, baso-mendi eta artzain txistulariekin. Nola ez
zituen gogoko izango jende horrek Belengo estalpea eta artzainak?
40.- Bai, zer egingo dugu?, galdetu genion hirurok elkarri. Gaua iluna zen
eta iluntasun hark lagundurik ihes egin genezakeen beharbada eta hola gure
biziak gorde. Baina ez zitzaigun holako gogorapenik burutara etorri.
41.- Ez naiz azkenaldi honetan ikusi ditugun beste zenbait film gailenekin
berdintzen hasiko, filmak, edozein artelan bezala, gutxitan berdin daitezkeelako
elkarrekin.
42.- Begira inori eman diozun horditzeko biderik. Ikusten duzu zure auzo,
ahaide edo adiskidea on den adina edo gehiago kargatua, eta hasten zatzaizkio
berriro edateko bidea ematen, esaten diozula: «Urlia, pitxerditxo bat ardo edan
behar dugu elkarrekin». «Hitz gozoa duk hori», erantzuten dio besteak. Hasten
dira edaten eta geratzen da bata erdi ukitua, eta bestea zahagi egina.
43.- Horretaz landara, arima lanetan ere maiz laguntzen diote elkarri.
Hola, azkeneko agorrilean bi misiolariok erabaki hauxe hartu zuten […].
44.- Adiskide Berrik ez dakizkien gauzak elkarren gainka metatuko baldin
balira, mendirik altuenak ere zazpi kana eta erdiz estaliko lituzkete, uholde
handiko urek bezala.
45.- Kontrara, Nafarroa eta EAE elkarrengandik inoiz baino urrunago
izanen dira, inoiz baino preso gehiago ikusiko da kartzeletan eta inoiz baino
estratosferikoagoa gertatuko da autodeterminazioaren iragarpena.
46.- Guztion onerako izango den eran gai horiezaz elkarrekin
mintzatzeko adina etorri zaigu.
47.- Horregatik ez zaie utzi behar elkarrekiko bilera horiek egiten, zeren
hasieran ogi bedeinkatua zena, laster galduko den edo katuren batek
mutxikatuko ('mordisquear', 'roer') duen, arriskutik kentzen ez bada.
48.- Horrelako xextrak beti izan dira gure artean eta aurrerantzean ere
izango ditugu eztabaidak. Guk beti lehengo lepotik burua: buru adina aburu.
Elkarren artean beti haserre eta aurrera-atzeraka ibili gabe, guztiok batean
lanari ekitea behar beharrezko zaigu, gaur inoiz baino areago.
49.- Badira gainera asko, edozein gauza esatera eta aditzera ohituak
daudenak: hauek elkarri erantzun ohi diote edozein gauza, berenez
lotsagarriak; eta hala ere ez ohi dituzte ezertan hartu.
50.- Sodoman, Gomorran eta beste herri batzuetan hain nazkagarriak
ziren gai honetan, non gizonak emakumeekin beren buruak zikintzez
nazkaturik, elkarrekin egiten zituzten ezin aipa daitezkeen urdekeriak.
51.- Gutxi gorabehera, 55000 euskaldun garbi, gure iritziz, Iruñekoak sartu
gabe. Horiek badira, noski, 5000etik gora, baina ez diete gehienetan
ondorengoei irakasten. Nor diren eta non duten bizilekua jakin nahi genuke
padroi bat eginaz, elkarrengana biltzeko euskal jai, antzerki, bertsolari eta
elizkizunen bidez.
52.- Gerraren zentzugabekeria argi baino argiroago erakusteko egina
dirudi. Elkarren lehian ari dira ingelesak, zubigintzan batzuk eta zubia desegin
beharrean besteak.
53.- Gertatzen da honetan lepoan azkura diren bi mandorekin ikusten
dena. Saiatzen dira azkura kentzera, baina ezin iritsi dira lepora muturrarekin.
Alderatzen zaizkio elkarri: hatz egiten dio batak besteari nahi duen eran, eta
arindurik beren nekea hasten dira pozez saltoka.
54.- Egitate historikoa eta historialariak lan-hipotesi gisa jaulkitzen duena,
abiapuntuan elkarren kontra diruditen gertakariak izanik ere, azken buruan
ekartzen duten egoerak maiz ez dira elkarrengandik hain desberdinak.
55.- Horixe da Donostian sortu nahi dugun mintegiaren asmoa: elkarren
berri jakitea, elkarrekin harremanetan aritzea, nor bere lanbidekoekin lehenbizi
eta sail batekoak besteetakoekin gero.
56.- Onena izango da, jaunak, erabakitzea, emazte bakoitzak izan ditzala
bi edo hiru senar. Harriturik geratu ziren salako jaunak: elkarri begiratuta, esan
zuten: erotu zaie emakume hauei, zer gertatzen da?
57.- Horiek ere sendatuko dira, ordea, zabalagoak izaten ikasten badugu
bihotzez eta eskuz, bereizten gaituzten geurekoikeria ziztrinak baztertuz elkar
har dezagun.
58.- Bi nahiz gehiago hizkuntzaren elkarrekiko ahaidetasuna egiztatzeko
eta finkatzeko badira jokabide jakinak. Ez naiz hemen gai astun horretan
sartuko, luzaz mintzatua bainaiz arestian liburuxka batean.
59.- Eta jakina!, euskalduntasuna eta burdinbidea, hark uste bezala,
betikoz elkarren etsai izanik, burdinbideak euskalduntasuna egunen batean,
urrutira gabe, baztertu eta ezereztu behar.

bideoaren analisia.

BIDEOAREN AZTERKETA:
GAIA:

Gartxot filmaren sorkuntzari buruzko zergatia eta honen ezaugarrien azalpena.
EGITURA:
Hasieran eta bideo hasteko bere istorio propioa kontatzen du, nola bere aitak liburu bat eman zion hurra zela, zergatik Gartxot azaltzeko, baita ere Gartxoten inguruko beste ekitaldi batzuk azaltzaen ditu, adibidez antzerki bat eta disko bat.
Ondoren, gaiari dagokion Gartxoten kokapena azaltzen du. Baita, garai artan ze egoera sozial eta kulturala azaltzen du. Gero, Orregako guda nola garatu zen kontatzen du, XVIII.mendean.
 Beste alde batetik marrazki bizidunen bidez pelikula zergatik egin den azaltzen du,zeren eta marrazki bizidunen bidez errazagoa da garai hartako egoera eta ingurunea hobeto irudikatzea.
Gartxot pelikula unibertsala den inguruko hausnarketa egiten du bideoko gizonak, eta edozein tokitan ikus daitekeela ondoriora irizten da. Baina, herrialdearen arabera hunkigarriago izan daiteke.
Beraz, esan dezakegu bi zatitan banaturik dagoela, sarrera antzeko bat zeri buruz hitz egin behar duen azaltzeko eta nola heltzen den pelikula horretaraino. Eta beste guztia pelikularen inguruko datu ezberdinak direla esan dezakegu, hasieran emandako sarrera garatzea.esan dezakegu bukaeran konklusio ezberdinak esaten direla pelikularen ondoreotaz abiatuz
Esan daiteke azkeneko gaiarekin konklusio antzeko bat egiten duela, pelikularen inguruko ondorioen bidez.

LOKAILUAK:

-Eta (emendiozkoa)
-Orduan (ondoriozkoa)
-Ere (emendiozkoa)
-Aldiz (aurkaritzakoa)
-Beraz (ondoriozkoa)
-Beharbada (emendiozkoa)
-Zeren (kausazkoa)
-Baina (aurkaritzakoa)
-Bitartean (aurkaritzazkoak)
-Bestela (hautakaria)
Hiztegia:
-Trantze: Apuro
-Bardoak
-Botaia
- Karrikan: Calle
ADITZAK JOKATURIK EMAN GISA HONETAN: etorri da, etorri zen, etorriko balitz, etorriko litzateke, etor dadin, etor zedin.

Eman zidan: eman dit, emango banindu, emango ninduke, eman nadin, eman nendin.
Topo egin nuen: topo egin dut, topo egingo banu, topo egingo nuke, topo egin nezan, topo egin nadin.
Sartu zen: sartu da, sartuko balitz, sartuko litzateke, sar dadin, sar zedin.
Lortu zuen: lortu du, lortuko balu, lortuko luke, lor dezan, lor zezan.
Errotua dago: errotua zegoen, errotuko balegoke, errotuko legoke, errotua egon dadin, errotua egon zedin.
Kontatu zigun: kontatu digu, kontatuko baligu, kontatuko liguke, konta zekigun, konta dakigun.
Aipatu izan dugu: aipatu izan genuen, aipatu izango bagenu, aipatu izango genuke, aipa izan dezagun, aipa izan genezan.
Kokatzen du: kokatzen zuen, kokatuko balu, kokatuko luke, koka dezan, koka zezan.
Ibiltzen da: ibiltzen zen, ibiliko balitz, ibiliko litzateke, ibil dadin, ibil zedin.
Egin zuten: egin dute, egingo balute, egingo lukete, egin dezaten, egin zezaten.

PERPAUDAK:

- Pirineo eta Mendien arteko eskualde batean. Menpeko perpausa; erlatibozkoa
-Done Jakuerako bidea oso errotua dago. Perpaus bakuna
-Kanpeon, garai hartan, abertzaleek idazten zuten bezala, k eta n-ez idatzia zegoen. Menpeko perpausa. Moduzkoa.
-Gartxot ibiltzen da orreagako abadian fraideen zebitzurako. Menpeko perpausa. Erlatibozkoa.
-Gauza segurua da euskaldunak koplak eta kantu epikoak atera zituztela, baina, guregana ez da arrastorik gelditu. Perpaus elkartua. Aurkaritzakoa.
-Kontatzen ahal den istorio bat da. Menpeko perpausa. Erlatibozkoa.
Zer testu mota da? testu mota bakarraren barnean sailkatuko zenuke?

Azalpen testua dela esan dezaket. Gartxot pelikularen azalpenak azaltzen dituelako (marrazki bizidunak, testuingurua, eta abar). Baina ez da mota bakarreko testua, hitz egiten duen gizonak bere iritzia ematen du gai bakoitzean “nire ustez” aipatzean. Beraz nahiz eta azalpenezko testua izan, baita ere argudiozkoa dela esan dezaket.

Zein diferentzia ikusten diozu ahozko testu honi idatzizkoen aldean?

Ezberdintasun handiena, mintzatzaileak testu mota ezberdinak nahasten dituela da. Baita ere, ulertzerako orduan, hobeto ulertzen da idatziriko testuak, dena argiago dagoelako. Azkenik, esan dezaket desberdintasun txiki bat dagoela ahozko testuetan; igorleak, “e…”, “ba…” esaten ditu askotan.

funtzionarioka, Egañaren testua

Funtzionario
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».

Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».

Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.
Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era berean,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.

Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.

Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.

Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.
1.TESTUAREN EGITURA. GAIA NOLA GARATZEN DEN ETA ZE NOLAKO TESTU MOTA DEN.

Argudiozko testu bat da Andoni Egañak idatzitakoa.
Testuaren egitura argudiozko testu baten egitura arrunt bat dauka. Hasteko eta behin sarrera, ondoren korapiloa eta azkenik bukaera edo ondorioa.
SARRERA: lehenengo paragrafoa da eta txiste batek osatzen du.
KORAPILOA:  bigarren paragrafotik seigarren paragrafora irauten du korapiloa. Hemen, funtzionarioei buruz mintzatzen da, batez ere,  bere esperientzian oinarriturik.
ONDORIOA: azken paragrafoa da. Bertan testuaren tesia agertzen da.
Funtzionario.a. testuak honako gaiari buruz datza:
Funtzionario bezala lan egiten ari diren pertsonen egoerak ona dela beste lan-postuei begiratuz eta pertsona horiek hautatzeko metodoa justua dela.
2.TESTU ANTOLATZAILEAK KAUSITU ETA SAILKATU.

Funtzionario
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: « Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».
Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.
Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era beran,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.
Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.
Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.
Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.
Informazioaren
Egituratzaileak

Iruzkingileak
Ordenatzaileak
Operatzaile
argudiozkoak
Indartzaileak
Zehatzaileak
Lokailuak
Emendiozkoak ere
Hautakariak
Aurkaritzakoak
Ondoriozkoak
Kausazkoak
Birformulatzaileak
Esplikatiboak
Zuzentzaileak
Laburbiltzaileak
Berbaldi
markatzaileak
Epistemikoak omen

Deontikoak
Besteratzaileak
Metadiskurtsiboak


3. ADITZAK JOKATURIK EMAN GISA HONETAN: etorri da, etorri zen, etorriko balitz, etorriko litzateke, etor dadin, etor zedin

Hasieran dagoen testuan aditz guztiak gorriz jarrita aurkitu ditzakegu.
onartzen dudan : onartzen dut, onartzen nuen, onartuko banu, onartuko nuke, onar nendin
anbiziotsua ez da: anbiziotsua ez zen. Anbiziotsua ez balitz, anbiziotsua ez litzake, anbiziotsua ez dadin, anbiziotsua ez zedin.
Arrazoizkoa da : arrazoizkoa zen, arrazoizkoa balitz, arrazoizkoa litzateke, arrazoizkoa dadin, arrazoizkoa zedin.
Ez da gutxi : ez zen gutxi, ez balitz gutxi, ez litzateke gutxi, ez dadin gutxi, ez zedin gutxi.
botatzen du: botatzen zuen, botatuko balu, botatuko luke, bota dezan, bota zedin
erantzuten dio: erantzuten zion, erantzungo balio, erantzungo litzaioke, erantzun diezaan, erantzun ziezaan.
hautatu du: hautatu zuen, hautatuko balu, hautatuko luke, hautatu dezan, hautatu zezan.
kobratzen dute: kobratzen zuten, kobratuko balute, kobratuko lukete, kobratuko dezaten, kobratuko zezaten.
hartu ditu: hartu zituen, hartuko balitu, hartuko lituzke, hartu diezaan, hartu ziezaan.
Dago: zegoen, balego, legokeen, egon dadin, agon zedin.



4. PERPAUSAK HARRAPATU ETA IDENTIFIKATU. (kausazkoak, erlatiboak, denborazkoak, e.a.)
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)

Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».

Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».

Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.

Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era berean,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.

Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.

Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.

Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.


Erlatiboak
Konpletiboak
Kausazkoa
Helburuzkoak
Baldintzazkoa
Aurkaritzazkoak
Konparaziokoak
Emendiozkoak
Moduzkoak
5. HIZTEGIA LANDU.
taxuzko: iz. Itxura, tankera
jomugan: iz. Helburua, xedea.
Maxiatzean: ez dut aurlkitu.