sábado, 31 de diciembre de 2011

atxagaren testuaren analisia

1.TESTU ANTOLATZAILEAK AURKITU ETA SAILKATU.

Euskal Herriaren lekua
Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona
azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen
zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, azaldu ere ez dira egiten, edo oso modu
gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu, Liebanako Beatoaren
ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino
toki handiagoa hartzen duten.

Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, haien
bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino
ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta informazio hori
zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai
hartako gertaera asko ulertzen.

Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da,
noski, gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek
—New Yorkek kasu, edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia
hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa;
Letoniak, aldiz, zinez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez
dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei
buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan
errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen
denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.

Eta Euskal Herria? Nola azalduko litzateke balio-mapa batean? Ba, gure
kaleetan aditzen zen kanta bati sinetsiz gero —Euskadi es tan pequeño que no
se ve en el mapa—, inola ere ez. Eta ez dezagun barre egin: Euskal Herriak ez
zuen XIX. mendera arte lekurik izan inongo balio-mapatan. Bere hizkuntza eta
ohiturak ikusezinak izan ziren inguruko guztientzat, eta baita bertako
askorentzat ere.

Hemezortzigarren mendean —1792an, zehazki—, Condorcet jakintsu
ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako
Batzar Nazionalaren aurrean, Frantziako umeek zein gazteek zer eta nola ikasi
behar zuten aditzera emanez, eta euskal hizkuntzaz hitz-erdirik ere esan gabe.
Condorcet ilustratu eredugarriak eskola nahi du guzti-guztientzat, hezkuntzak
unibertsala behar duela dio, baina, jakina, ezin du ikusezina zaion hori —euskal
hizkuntza eta kultura, bizimodua— programan sartu. Eta berrogei urte geroago
ere, XIX. mendearen hasieran, ikusezintasunak lehengoan dirau, garai hartako
hainbat idazleren lanak erakusten duen bezala.

Euskal Herriak ez zeukan lekurik munduan, eta bere hizkuntza, G. Ch.
Lichtenberg aforismo-egileak esango zukeen bezala, legez kanpoko moneta
edo txanponaren antzeko zerbait zen: erabili ahal zen etxean, eta baita elizan
ere hainbat alditan; baina ez eskolan, epaitegian edo, oro har, bizitza publikoan.
Jakina, egoera hartan ez zegoen irtenbiderik. Egingo zituzten euskaldun bakar
batzuek beren ahaleginak, Axularrek, Etxeberri Sarakoak edo Larramendik egin
zituzten bezala, baina, zirkustantzia haietan, aurrerabidea eta izatea bera ere
ezinezkoak ziren.

Ameriketan gertatutakoa argigarri izan daiteke. Sartu-atera bat egin dezagun
Montevideoko kanposantu zaharrean. Ugari dira han izen euskaldunak, baina
euskara toki bakar batean azaltzen da: hara gerra ondorenean joandako familia
baten hilarrian. Bistakoa da zergatia. Orain dela gutxi arte, Ameriketara joaten
ziren euskaldunek goizetik gauera ahazten zuten beren jatorria, eta ura
urarekin bezala nahasten ziren Uruguai, Argentina edo Venezuelako gizartean.
Emigrante haiek ez zioten baliorik sumatzen beren hizkuntzari edo kulturari, eta
ozeanoa zeharkatu orduko zaku zahar bat bezala uzten zuten bazterrean.
Beste horrenbeste gertatu izango zen Euskal Herrian bertan ere —gertatu zen
baino neurri handiagoan, alegia—, baldin eta gure auzoan, Alemanian,
erromantizismo izeneko mugimendu politiko eta kulturala sortu izan ez balitz.

Iruzkingileak
Ordenatzaileak
Zeharkariak

Operatzaile
Argudiozkoak

Indartzaileak
Zehatzaileak
Lokailuak
Emendiozkoak
Hautakariak
Aurkaritzakoak
Ondoriozkoak

Birformulatzaileak

Esplikatiboak
Zuzentzaileak
Laburbiltzaileak

Berbaldi
markatzaileak

Epistemikoak
Deontikoak
Besteratzaileak
Metadiskurtsiboak





2. TESTUAREN EGITURA IRUZKINDU.

Ideia nagusia:
Garaiak pasa ahala leku ezberdinei balio handiago eman zaie beste batzuei baino.
Euskal Herriaren kasuan ez du inoiz balio handirik eduki.

1.paragrafoa:
Erdi Aroko mapetan leku garrantzitsuenei leuku gehiago eskaintzen zaie. Belen eta Nazaret ezate baterako.

2.paragrafoa:
Mapa horiek oker egon arren garrantzi handiko tokiak zentzuk diren jakin dezakegu.

3.paragrafoa:
Gaur egun, New York-en antzeko hiriak handiago izango lirakete eta Lituania txikienak.

4.paragrafoa:
Euskal herriak XIX.menderarte ez zeukan inongo baliorik, ez munduan ez hemen bertan.

5.paragrafoa:
Hamazortzi garren mendean euskerak ez zuen inongo baliorik, hizkuntza unibertsala ikasi behar zen.

6.paragrafoa:
Euskal Herriak ez zeukan lekurik munduan. Legez kanpoko moneta bat bezala zen, ezin zen publikoki erabili.

7.paragrafoa:
Euskaldunok euskal kultura aparte uzten genuen. Erromantizismoa sortu izan ez balitz geure kultura desagertua egongo zen jadanik.







3.GAIA NOLA GARATZEN DEN ETA NOLAKO TESTUA DEN.

Argudiozko testua da Atxagak idatzitako eta geuk landutako testua.
Argudiozko testuen ohiko egitura jarraitzen du eta goiko ariketan azaltzen dut nola garatzen den.















4. ADITZAK JOKATURIK EMAN (etorri da, etorri zen, etorriko balitz, etorriko litzateke, etor dadin, etor zedin)


Euskal Herriaren lekua
Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona
azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen
zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, azaldu ere ez dira egiten, edo oso modu
gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu, Liebanako Beatoaren
ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino
toki handiagoa hartzen duten.

Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, haien
bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino
ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta informazio hori
zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai
hartako gertaera asko ulertzen.

Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da,
noski, gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek
—New Yorkek kasu, edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia
hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa;
Letoniak, aldiz, zinez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez
dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei
buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan
errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen
denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.

Eta Euskal Herria? Nola azalduko litzateke balio-mapa batean? Ba, gure
kaleetan aditzen zen kanta bati sinetsiz gero —Euskadi es tan pequeño que no
se ve en el mapa—, inola ere ez. Eta ez dezagun barre egin: Euskal Herriak ez
zuen XIX. mendera arte lekurik izan inongo balio-mapatan. Bere hizkuntza eta
ohiturak ikusezinak izan ziren inguruko guztientzat, eta baita bertako
askorentzat ere.

Hemezortzigarren mendean —1792an, zehazki—, Condorcet jakintsu
ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako
Batzar Nazionalaren aurrean, Frantziako umeek zein gazteek zer eta nola ikasi
behar zuten aditzera emanez, eta euskal hizkuntzaz hitz-erdirik ere esan gabe.
Condorcet ilustratu eredugarriak eskola nahi du guzti-guztientzat, hezkuntzak
unibertsala behar duela dio, baina, jakina, ezin du ikusezina zaion hori —euskal
hizkuntza eta kultura, bizimodua— programan sartu. Eta berrogei urte geroago
ere, XIX. mendearen hasieran, ikusezintasunak lehengoan dirau, garai hartako
hainbat idazleren lanak erakusten duen bezala.

Euskal Herriak ez zeukan lekurik munduan, eta bere hizkuntza, G. Ch.
Lichtenberg aforismo-egileak esango zukeen bezala, legez kanpoko moneta
edo txanponaren antzeko zerbait zen: erabili ahal zen etxean, eta baita elizan
ere hainbat alditan; baina ez eskolan, epaitegian edo, oro har, bizitza publikoan.
Jakina, egoera hartan ez zegoen irtenbiderik. Egingo zituzten euskaldun bakar
batzuek beren ahaleginak, Axularrek, Etxeberri Sarakoak edo Larramendik egin
zituzten bezala, baina, zirkustantzia haietan, aurrerabidea eta izatea bera ere
ezinezkoak ziren.

Ameriketan gertatutakoa argigarri izan daiteke. Sartu-atera bat egin dezagun
Montevideoko kanposantu zaharrean. Ugari dira han izen euskaldunak, baina
euskara toki bakar batean azaltzen da: hara gerra ondorenean joandako familia
baten hilarrian. Bistakoa da zergatia. Orain dela gutxi arte, Ameriketara joaten
ziren euskaldunek goizetik gauera ahazten zuten beren jatorria, eta ura
urarekin bezala nahasten ziren Uruguai, Argentina edo Venezuelako gizartean.
Emigrante haiek ez zioten baliorik sumatzen beren hizkuntzari edo kulturari, eta
ozeanoa zeharkatu orduko zaku zahar bat bezala uzten zuten bazterrean.
Beste horrenbeste gertatu izango zen Euskal Herrian bertan ere —gertatu zen
baino neurri handiagoan, alegia—, baldin eta gure auzoan, Alemanian,
erromantizismo izeneko mugimendu politiko eta kulturala sortu izan ez balitz.

IZAN DAITEKE: izan zitekeen, izango balitz, izan da, izan zen, izan dadin.
AZALTZEN DA: azaltzen zen, azalduko balitz, azal dadin, azal zedin, azal daiteke.
UZTEN ZUTEN:  uzten dute, uzten bada, uzteko balitz
GERTATU ZEN: gertatu da, gertatuko balitz, gerta dadin, gerta zedin,  gerta daiteke.
EMATEN ZITZAIEN: eman zaie, emango balitzaie, ematen bazaie, eman diezaiekegu
NAHI DU: nahi zuen, nahiko balu, nahi dezake, nahi dezan.
EGIN ZITUZTEN: egin dituzte,egingo balituzkete, egin dituzkete.







5.PERPAUSAK HARRAPATU ETA IDENTIFIKATU:

Erdi Aroan marrazturiko hainbat mapa munduri begirada bat ematen diona
azkar ohartzen da Belen, Nazaret, Jerusalem eta horrelako lekuei eskaintzen
zaien arduraz. Leku biblikoak munduaren erdi-erdian daude kokatuta:
gainerako hiriak edo lurraldeak, berriz, azaldu ere ez dira egiten, edo oso modu
gutxituan azaltzen dira. Hala gertatzen da, kasu, Liebanako Beatoaren
ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino
toki handiagoa hartzen duten.

Hala ere, oker egongo ginateke baldin eta mapa horiek, ludia gaizki
irudikatzen dutelako, alferrikakoak direla pentsatuko bagenu. Izan ere, haien
bitartez lekuen garrantzia jakin ahal dugu, zer balio ematen zitzaien, noraino
ziren Erdi Aroan nagusi kristau erlijioaren ikuspuntuak. Eta informazio hori
zientifikoa deitzen duguna bezain funtsezkoa da, lagundu egiten baitigu garai
hartako gertaera asko ulertzen.

Balioaren neurria hain gardenki adierazten duen mapa mundurik ez da,
noski, gaurko egunean egiten, baina egingo balitz seguru hiri eta nazio batzuek
—New Yorkek kasu, edo Ameriketako Estatu Batuek— izugarri leku handia
hartuko luketela, ohiko mapa fisikoetan hartzen dutena baino handiagoa;
Letoniak, aldiz, zinez dagokiona baino txikiagoa izango luke. Esan nahi da ez
dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei
buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan
errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz. Balioa emateko unea iristen
denean, handia handiago egiten da, eta txikia, urriago.

Eta Euskal Herria? Nola azalduko litzateke balio-mapa batean? Ba, gure
kaleetan aditzen zen kanta bati sinetsiz geroEuskadi es tan pequeño que no
se ve en el mapa—, inola ere ez. Eta ez dezagun barre egin: Euskal Herriak ez
zuen XIX. mendera arte lekurik izan inongo balio-mapatan. Bere hizkuntza eta ohiturak ikusezinak izan ziren inguruko guztientzat, eta baita bertako
askorentzat ere.

Hemezortzigarren mendean —1792an, zehazki—, Condorcet jakintsu
ilustratuak Instrukzio Publikoari buruzko txosten bat aurkeztu zuen Frantziako
Batzar Nazionalaren aurrean, Frantziako umeek zein gazteek zer eta nola ikasi
behar zuten aditzera emanez, eta euskal hizkuntzaz hitz-erdirik ere esan gabe.
Condorcet ilustratu eredugarriak eskola nahi du guzti-guztientzat, hezkuntzak
unibertsala behar duela dio, baina, jakina, ezin du ikusezina zaion hori —euskal
hizkuntza eta kultura, bizimodua— programan sartu. Eta berrogei urte geroago
ere, XIX. mendearen hasieran, ikusezintasunak lehengoan dirau, garai hartako
hainbat idazleren lanak erakusten duen bezala.

Euskal Herriak ez zeukan lekurik munduan, eta bere hizkuntza, G. Ch.
Lichtenberg aforismo-egileak esango zukeen bezala, legez kanpoko moneta
edo txanponaren antzeko zerbait zen: erabili ahal zen etxean, eta baita elizan
ere hainbat alditan; baina ez eskolan, epaitegian edo, oro har, bizitza publikoan.
Jakina, egoera hartan ez zegoen irtenbiderik. Egingo zituzten euskaldun bakar
batzuek beren ahaleginak, Axularrek, Etxeberri Sarakoak edo Larramendik egin
zituzten bezala, baina, zirkustantzia haietan, aurrerabidea eta izatea bera ere
ezinezkoak ziren.

Ameriketan gertatutakoa argigarri izan daiteke. Sartu-atera bat egin dezagun
Montevideoko kanposantu zaharrean. Ugari dira han izen euskaldunak, baina
euskara toki bakar batean azaltzen da: hara gerra ondorenean joandako familia
baten hilarrian. Bistakoa da zergatia. Orain dela gutxi arte, Ameriketara joaten
ziren euskaldunek goizetik gauera ahazten zuten beren jatorria, eta ura
urarekin bezala nahasten ziren Uruguai, Argentina edo Venezuelako gizartean.
Emigrante haiek ez zioten baliorik sumatzen beren hizkuntzari edo kulturari, eta
ozeanoa zeharkatu orduko zaku zahar bat bezala uzten zuten bazterrean.
Beste horrenbeste gertatu izango zen Euskal Herrian bertan ere —gertatu zen baino neurri handiagoan, alegia—, baldin eta gure auzoan, Alemanian, erromantizismo izeneko mugimendu politiko eta kulturala sortu izan ez balitz.


Moduzkoak
Konpletiboak
Erlatibozkoak
Baldintzazkoak
Kausazkoak
Denborazkoak
Moduzkoak

6.HIZTEGIA LANDU:
Testua oso erraz uler daiteke, hitz guztien esanahi dakit.

No hay comentarios:

Publicar un comentario