Euskal Herriko herri txiki guztien antzeko enparantza da hau ere. Zein, enparantzaren horma nagusia frontoi txiki bat da. Frontoi zahar bat zen, lurrean pitzadura asko zituen eta haiekin estropezu egitea oso erreza zen. Pareta, pilotaka asko jasotzearen ondorioz ia margo guztia joana zegoen eta txapa margoturiko marra beltz bat besterik ez zen. Baina, orain dela bi urte frontoi konpontzea erabaki zuten haurrek hobeto jolas zezaten. Pareta berriz margotu zuten eta zuri zuria dago eta txapa metalezko txapa on bat jarri dute. Lurra erabat aldatu zuten modu honetan pitzadurak desagertu eta lur uniforme bat dago. Frontoi berria bukatzeko lurrean marrak daude eta paretan herriaren izena handiz jarrita dago.
Enparantzaren inguruan dauden etxeak, bizpahiru solairukoa etxe zaharkituak eta zikinak ziren, egurrezko leihoak eta tximinia apurtuarekin. Orain berriz, etxe gehienak erreformatuak daude kanpotik,fatxadak berriz margotuak eta konponduak. Modu honetan herriko etxe zaharrak eta erosoak dira, nahiz eta kanpoko itxura ezberdina izan.
Muezeko enparantza apaintzen zenbait zuhaitz daude non agurrek itzaletan eserita pasatzen dute arratsaldea. Honetaz gain, urteak pasa ahala bankuak jarri dira jendea, agureek batez ere, ezer daitezen.
Aldatu den gauza nabarmen bat enparantzan dagoen jende mota da. Nik haurra nintzela, enparantzan gehien bat herriko zaharrenak eta hogei ta bost hogeita hamar urteko jendea zegoen hizketan eta pipak jaten herriko lagunekin. Urteak pasata dena hori aldatuz joan da, zaharrek ez dira ia etxetik ateratzen eta gazte horiek jadanik umeak dituzte. Orain herriko enparantza giro lasai bat izan ordez, giro zaratatsu bat du umeak alde batetik bestera korrika daudela.
Enparantzan dagoen hormatzarretik begiratzen bada, mendi eta lur asko ikusten dira, urteko urtaro bakoitzean aldatzen duen ikuspegi bat da. Hori ez da aldatu eta ez aldatzea espero dut, askotan jendea bake momentu baten bila baikaude.
No hay comentarios:
Publicar un comentario