EGOERA | ERRANAIRUA |
Presidentea mutur aurrean jarri zaio eta aurpegira begiratuz, berari buruzko iritzi txarra agertu dio batere arazorik gabe | Ez du mingainena herdoilik. |
Urte osoan ibili da Mikel lanean maila igotzeko prestatzen; ikastaroak egin, txostenak aurkeztu, ordu gehigarriak bete… azken unean, halere, nagusiaren ilobari eman diote igoera, batere merezi gabe. | Axuririk ederrena txintxarrik gabe. Jokaliririk hoberena pilotarik gabe. |
Teilatuan teila bat hautsi da eta ura sartzen da. Mikel teilatura igo da hura konpontzeko asmoz, baina teilatua zanpatzean beste hamaika teila hautsi ditu | Tximistatik atera eta ostotzera sartu. |
Mikel lagunari esan dio sobera mintzatzen dela. Hala ere, Mikel zinez kalakariagoa da eta gainera oihuka jardutea maite du. | Faltak: Geure faltak bizkarrean, beste falta aurrean |
Mikel jo eta su ibili dira neska baten gibeletik, hura erakarri asmoz, baina alferrik izan da eta orain arras goibel dago. | Eza, harria baino gogorragoa. |
Mikelek irakasleari atzo medikuarenean izan zela azaldu dio eta horregatik ez zela eskolara joan. Irakaslea aitarekin mintzatu da eta egia ez zela ikusita, bertan zigortu du. | Gezurra esan nuen etxean, ni baino lehen zen kalean. |
Mikelek bere burua zuzendari izendatu du. Kideak ez daude sobera ados, baina Mikelek horren berri galdetu dienean inork ez du hitzik esan. | Entzun eta isil, baizkoa biribil. |
Mikel beti oso mutiko zintzoa izan da, baina azpijokoetan beste inor baino trebeagoa eta mingarriagoa dela jakin duzu | Adiskidetako hobea da etsaitako baino. |
Mikelek uko egin dio zuen lanpostuari, lagun batek laster hobea eskainiko diola agindu baitio. Krisia dela-eta eskaintza bertan behera geratu da eta Mikel langabezian da orain. | Hobe da txori bat eskuan ehun hegan baino. |
Mikelek etxea eta lana kendu dizkit, baina hori ez da horrela geratuko | Odolkiak ordainetan. |
Mikel, liburua argitaratu diotenetik Shakespeare bailitzan ibiltzen da karrikan barna | Putza izan eta puzkerra nahi. |
Autoa bost lagunen artean erosi dute Mikelek eta bestek. Handik bi hilabetetara zeharo hondatua et zahartua dago. | Askoren astoa goseak hiltzen du. |
Mikel oso ikasle txarra izan da beti, baina, kostata bada ere, ikasketak amaitu eta orain irakasle dabil. | Otsoa artzain. |
- Futbol taldeko hoberena zen Jon, baina, Maradona uste zenez ez zuen entrenatzaileei kasurik egiten eta gaur egun edonork bera baino hobeagoa da.
Putza izan eta puzkerra nahi.
- Nire anaiak hamar urte zituela edozer gauza erretzea gustuko zuen eta orain sutzaileen buruzagia da. Otsoa artzain
- Pasaden egunean Aitorrek bere neska lagun berria aurkeztu zigun eta Mikelek bere aurrean itsusia zela esan zion aitorri. Ez du mingainena herdoilik
No hay comentarios:
Publicar un comentario