Funtzionario
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».
Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.
Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era berean,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.
Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.
Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.
Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.
1.TESTUAREN EGITURA. GAIA NOLA GARATZEN DEN ETA ZE NOLAKO TESTU MOTA DEN.
Argudiozko testu bat da Andoni Egañak idatzitakoa.
Testuaren egitura argudiozko testu baten egitura arrunt bat dauka. Hasteko eta behin sarrera, ondoren korapiloa eta azkenik bukaera edo ondorioa.
SARRERA: lehenengo paragrafoa da eta txiste batek osatzen du.
KORAPILOA: bigarren paragrafotik seigarren paragrafora irauten du korapiloa. Hemen, funtzionarioei buruz mintzatzen da, batez ere, bere esperientzian oinarriturik.
ONDORIOA: azken paragrafoa da. Bertan testuaren tesia agertzen da.
Funtzionario.a. testuak honako gaiari buruz datza:
Funtzionario bezala lan egiten ari diren pertsonen egoerak ona dela beste lan-postuei begiratuz eta pertsona horiek hautatzeko metodoa justua dela.
2.TESTU ANTOLATZAILEAK KAUSITU ETA SAILKATU.
Funtzionario
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: « Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».
Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.
Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era beran,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.
Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.
Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.
Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.
Informazioaren
Egituratzaileak
Iruzkingileak
Ordenatzaileak
Operatzaile
argudiozkoak
Indartzaileak
Zehatzaileak
Lokailuak
Emendiozkoak ere
Hautakariak
Aurkaritzakoak
Ondoriozkoak
Kausazkoak
Birformulatzaileak
Esplikatiboak
Zuzentzaileak
Laburbiltzaileak
Berbaldi
markatzaileak
Epistemikoak omen
Deontikoak
Besteratzaileak
Metadiskurtsiboak
3. ADITZAK JOKATURIK EMAN GISA HONETAN: etorri da, etorri zen, etorriko balitz, etorriko litzateke, etor dadin, etor zedin
Hasieran dagoen testuan aditz guztiak gorriz jarrita aurkitu ditzakegu.
onartzen dudan : onartzen dut, onartzen nuen, onartuko banu, onartuko nuke, onar nendin
anbiziotsua ez da: anbiziotsua ez zen. Anbiziotsua ez balitz, anbiziotsua ez litzake, anbiziotsua ez dadin, anbiziotsua ez zedin.
Arrazoizkoa da : arrazoizkoa zen, arrazoizkoa balitz, arrazoizkoa litzateke, arrazoizkoa dadin, arrazoizkoa zedin.
Ez da gutxi : ez zen gutxi, ez balitz gutxi, ez litzateke gutxi, ez dadin gutxi, ez zedin gutxi.
botatzen du: botatzen zuen, botatuko balu, botatuko luke, bota dezan, bota zedin
erantzuten dio: erantzuten zion, erantzungo balio, erantzungo litzaioke, erantzun diezaan, erantzun ziezaan.
hautatu du: hautatu zuen, hautatuko balu, hautatuko luke, hautatu dezan, hautatu zezan.
kobratzen dute: kobratzen zuten, kobratuko balute, kobratuko lukete, kobratuko dezaten, kobratuko zezaten.
hartu ditu: hartu zituen, hartuko balitu, hartuko lituzke, hartu diezaan, hartu ziezaan.
Dago: zegoen, balego, legokeen, egon dadin, agon zedin.
4. PERPAUSAK HARRAPATU ETA IDENTIFIKATU. (kausazkoak, erlatiboak, denborazkoak, e.a.)
Andoni Egaña (Berria, 2011-11-5, 12. or.)
Aspaldikoa eta ezaguna da txistea: bi mutiko ari dira erronkan. Batak harro
botatzen du: «Gure aita, bere fabrikako jefea da, eta BMWa dauka. Eta lana bukatzen
badu lauretan, laurak eta hamarrerako etxean izaten da txistu batean». Besteak are
harroxkoago erantzuten dio: «Ba gure aita funtzionarioa da, eta ez dauka auto garesti
horietakoa, baina lana lauretan bukatzen badu, laurak hamar gutxitarako iristen da
etxera».
Grazia egiten zigun txisteak. Funtzionarioez pentsatzen ari nintzela gogoratu zait.
Izan ere, krisi garaiotan, funtzionarioak sarri dabiltza askoren ahotan. Urrutira jo gabe
aste honetako Argia-k «asteko gaitzat» hautatu du, eta Mikel Garciaren erreportaje
interesgarria dakar, Beharrezkoak bai, baina bada zer hobetu izenburupean. Sarrera
hitzetan aipatzen dituenak oso zentzuzkoak iruditzen zaizkit: «Krisi ekonomikoa
langabeen zakua puzten eta lan baldintzak eskasten ari dela, hainbatek funtzionarioak
hartu ditu jomugan: guztion diruak ordaindutako soldatak dituzten langile horien
produktibitatea zergatik da baxuagoa? Zergatik ez dute kontrolik baina bai bizi
guztirako lanpostu finkoa? Zenbat dira eta zenbat kobratzen dute?».
Oposiziotik abiatzen omen da dena. Bat nator. Eta ziur nago egiten diren
oposizioak baino zehatzagoak eta hobeak burutu daitezkeela. Baina neurgailuen aldekoa
naiz ni. Neurgailurik eza baino justuagoa iruditzen zait neurgailurik txarrena ere. Garai
batean, enpresa pribatuan sartzeko modurik ohikoena une egokian toki egokian egotean
zetzan. Edo galdezka ibili eta bazterrak maxiatzean. «Ez duzu ba postu bat edukiko gure
koinatuaren anaia gaztearentzat, soldadutza bukatu berritan ezer gabe dago eta!». Eta
parean tokatzen bazen barrura! Eta tailer horretan egin zitzakeen bizitzako gainerako
urteak… Ez didazue esango oposiziorik desastreena baino justuago denik! Parean
tokatzeagatik, halako familiatakoa delako, itxura ona duelako behar horretarako…
Horrelako jendez beterik daude funtzionario ez direnen lanpostuak ere. Asko ezagutzen
ditut sekula azterketa bat egin ez eta han edo hemen lana beti aurkitzen dutenak.
Zazpi urtez aritu nintzen funtzionario eta badakit egia dela kafe makinarena. Ez
da bost minutuko txutxumutxuen kontu soila. Ezagutu nuen bat goizeko zortzietarako
egunero txintxo fitxatzen zuena. Beroki handia soinean zuela etortzen zen. Azpialdetik
kamisoia. Eta fitxatu ondoren etxera itzultzen zen gosaldu, arropaz aldatu eta bere burua
plantatzera, bederatziak aldera lanean hasteko moduan egoteko. Egia da, era berean,
zatoz bihar sindromearena. Funtzionario axolagabe eta adeitasun gutxikoak denok
ezagutzen ditugu. Zorabiatu egingo zaituzte eta ez dizute behar zenuenik eskura jarriko.
Baina bestelakoak ere asko dira. Gakoa legoke onaren lana berretsiko duen eta
txarrarena gaitzets dezakeen taxuzko agintariak izatean. Eta horretatik ez dugu asko
izan. Aholkulariak kontratatu, haiei men egin eta funtzionarioei purrustadaka
legegintzaldia eman dutenak askoz gehiago dira.
Arrazoizkoa da funtzionarioa bertan goxo ikusten duenaren ikuspegia ere. Bizitza
osorako lan finkoa. Ez da gutxi gaur egun! Baina bertan goxo-tasunak
eraginkortasunean kalte egiten duela onartzen dudan modu berean iruditzen zait
arriskugarri anbizio neurrigabea. Anbizioa: premiarik ez duenaren premia. Eta
anbiziotsua ez da bertan goxo egonda askiesten. Bertan goxo-en nagusi edo bestelako
langileen nagusi izan nahi izaten du.
Bestalde, onartuko didazue gure kultur eta gizarte kolektiboetan funtzionarioek
izan duten garrantzia. Aurrezki kutxa eta bankuetako langile mordoa eta funtzionario
asko ezagutu izan ditut era askotariko elkarteetan boluntario lanean, gurdiari tiraka.
Arratsaldeko hiruretarako lan ordutegia amaiturik, paperen eta burokraziaren mundu
ilunaren zoko-mokoen ezagutzaile, orduak eta orduak sartu izan dituzte borondatez.
Gerta daitekeen paradoxa: funtzionarioa borondatez lanean eta soldatapeko langilea
apurka funtzionarizatzen.
Akaso arestiko txistean okerreko unean egiten genuen barre. Inor gutxi jabetzen
zen egungo krisialdiak zerikusi handiagoa duela lehen haurraren aitaren BMWarekin
bigarrenaren aitaren hamar minutuekin baino.
Erlatiboak
Konpletiboak
Kausazkoa
Helburuzkoak
Baldintzazkoa
Aurkaritzazkoak
Konparaziokoak
Emendiozkoak
Moduzkoak
Erlatiboak
Konpletiboak
Kausazkoa
Helburuzkoak
Baldintzazkoa
Aurkaritzazkoak
Konparaziokoak
Emendiozkoak
Moduzkoak
5. HIZTEGIA LANDU.
taxuzko: iz. Itxura, tankera
jomugan: iz. Helburua, xedea.
Maxiatzean: ez dut aurlkitu.
No hay comentarios:
Publicar un comentario