Nire lagun hoberena:
Nire lagun hoberena, Edurne dauka izena. 16 urteko neskatxo bat da. Orain dela hiru urte ezagutu nuen eta momentu artatik nire lagunen artean hoberenetarikoan bihurtu zen.
Jendea ezagutzeko eta beraiekin hitsegitako garaian ez da batere lotsatia baina, bakarrik benetako lagunekin nolakoa den erakusten du. Ezagutzen dudan pertsona berritsuenetariko bat dela ezan dezaket, hitz egitea asko gustuko du eta hitz egiten usten ez diozunean berehala hitza hartzen du, hala eta guztiz ere, norbaitekin hitz egin behar dudanean beti dago nire arazoak edo kondairak kontatzeko prest. Edurne pertsona ausarta da, nahiz eta gauzak beldur eman edo egitea kostatzen zaion berak saiatu eta hazkenean egiten ditu. Pertsona ona da, ez da askotan haserretzen nahiz eta asko zirikatu. Oso alaia da beti irribarretsu dabil eta animatzaile oso ona da norbaitek goibel dagoenean.
Nahiz eta, aspektu positiboak bere izaeran irabazi pertsona den heinean bere alde negatibo batzuk ditu. Askotan burua jaten du eta neska dudatsu bat da.
Fisikoari begiratuta neska polit eta eder bat da. Gaztaina-koloreko ilea dauka eta ilargi bezain biribil eta politak diren begi marroi handi batzuk ditu, betile luze batzuekin apainduta. Bere aurpegi mehearekin erabat ondo datorren ezpain mehe batzuk ditu zeinek elurra bezalako hortz txuri batzuk estaltzen dituzte. gutxi gora-behera 1,70 metroko altuera du eta neska argala da.
Neska irtirin bat da, beti apain joaten saiatzen da eta doktore janztea atsegin du, hori bai noizbehinka txandalarekin joatea gustuko du. Gehienetan galtzekin doa eta takoi pixka bat daukaten botekin.
Bere zaletasun handienak lagunekin egotea eta festaz ateratzea dira. Horietaz gain eskubaloia egitea gustuko du nahiz eta, orain ez jolastu. Interneten ibiltzea Edurneren beste zaletasun bat da, modu honetan lagunekin hitz egin dezakeelako.
Hau guztiarengatik eta gauza askorengatik Edurne nire lagun hoberena da eta horrela jarraitzea espero dut denbora luzez.
No hay comentarios:
Publicar un comentario