sábado, 31 de diciembre de 2011

niri eta lagun bati gertatukako kondairak

Niri gertatutako kondaira:
Pasaden igandean, 2011ko Nafarroa Oinez Tafallan ospatu egin zen eta nik beste sei lagunekin joan egin nintzen. Aste bat lehenago Tafallara eramango gintuen autobusaren txartelak erostea tokatu zitzaidan eta etxeko ondoko tabernara joan nintzen.
Autobusa burlatatik goizeko 9:00tan ateratzen zen baina, 20 minutu beranduago atera egin zen. Bertara hamarretan ailegatu ginen eta jadanik jende asko zegoen. Ikusi genuen lehenengo kontzertua El Txandrio taldearena izan zen eta neraman kalimotxo botila asko pisatzen zuenez edaten hasi egin nintzen. Kontzertua behin bukatuta beste gune batera joan ginen eguna pasatzera eta bertan bazkaldu egin genuen. Gune hartan lauzpabost kontzertu entzun genituen eta ezagun askorekin egon nintzen. Nafarroa oinez ondo bukatzeko beste gune batera joan ginen Trikidantz taldea entzuteko.
Behin kontzertu guztiak bukatuta autobusera itzuli ginen baina asko faltatzen zen irteteko. Nahiz eta denbora asko pasa itxaroten oso gustura pasa genuen momentu hori eta berehala ailegatu zen ordua. Gaueko hamarretan etxera ailegatu nintzen, dutxa bat hartu nuen eta ohera joan nintzen oso nekaturik bainengoen.

LAGUN BATEN KONDAIRA:
Egun batean, bajeraren sofan eserita geundela Ander izeneko lagun batek goiz artan gertatutako gauza bat kontatu zigun lagunei:
Iruñeko gaztelu enparantzan zebilen ezagun batzuekin geratu omen baizen. Bat-batean bere adin berdintsuko bost gazte korrika pasa egin ziren makilak eta sprayzko pintura eskuan zeramatela. Momentu artan Anderrek ez zion garrantzi askorik eman eta bere bidea jarraitu zuen.  Gaztelu enparantzatik atera baino lehen hiru polizi geldiarazi zuten, ezer esan gabe besotik hartu eta kotxe baten barruan sartu zioten. Ander ez zuen ezer ulertzen eta bera ez zuela ezer egin behin eta berriz esan zien baina ez zioten kasurik egin. Hiruetako batek berak alde zaharreko  dendan sartu eta dena margotu eta apurtu zuen bat omen zela esan zion eta isilik egoteko. Baina berak ez zuenez ezer egin ez zen isildu eta bere egoera eta azaltzen saiatu egin zen. Kotxetik atera zuten eta dendako saltzailea omen zen emakumearen aurrera eraman zuten Ander denda sartu zen gazte haietariko bat izan zela konfirmatzeko, emakumeak dena ikusi omen baitzuelako. Emakumeak Ander erruduna ez zela  esan zien poliziei eta aske utzi izan zuten. Anderrek gaztelu enparantzan ikusi zuena kontatu zien eta norantz joan ziren.
Anderrek esan zigun askenean benetako errudunei harrapatu omen dituztela eta izugarrizko multa ordainarazi egin dizkietela.


No hay comentarios:

Publicar un comentario