sábado, 31 de diciembre de 2011

errezeta

INDIOILAR PAPARRA BROKOLIAREKIN ETA SAGARRAZKO PUREAREKIN:

Indioilar paparra brokoliarekin eta sagarrezko purearen errezeta egiteko ondoko osagaiak behar dira:
-4 oilasko paparrak hezurrik gabe.
-Brokoli erdia.
-3 sagar.
-oliba olioa.
- gatza eta piperra.
-oreganoa.
-gurina.
Prestaketa:
Sagarrezko purearekin hasten da. Sagarrak garbitu eta plater batean jartzen dira, film plastiko batekin estaltzen dira eta mikrouhin labean sartzen dira hamar minutuz, gehienezko potentzian. Film plastikoa kendu aurretik pixka bat osten ustea gomendagarria da lurruna erre ahal digu eta. Sagarrei azala kendu behar zaie eta pulpa atera behar da. Pulpa batidora batengatik pasatzen da gurin zati, gatza eta piper zuria gehituz. Brokolia garbitu eta zati txiki txikietan moztu behar da.
Sagarrekin egin dugun bezala plater batean jarri behar da eta film plastikoarekin estali eta mikrouhin labean sartu behar dira brokoli zatiak gehienezko potentzian hiru edo lau minutuz.
 Indioilar paparra prestatzen hasten behar da. Sarten bero batean, olio ari bat botatzen da eta paparra sartu behar da. Bertan alde bakoitza minutu bat egon behar da sua potentzia erdian dagoela. Denbora aldatu daiteke paparraren lodieraren arabera, beti barrukoa egin arte mantendu.
Azkenik sutik atera eta oreganoa botatzen da gatzarekin batera. Indioilar paparra brokoliarekin jartzen da olio pixka bat botata. Honen ondoan sagar purea jartzen da eta platera bukatuta dago.

No hay comentarios:

Publicar un comentario