1.- Erabakien bidez erdietsi nahi lituzkeen helburuak hauek dira: euskalkiak
ez daitezen elkarrengandik gehiago urrun eta alden, lehenik; ahal daitekeen neurrian, elkarrengana bil daitezen, gero.
2.- Baina zer gertatu zen? Zabartuaz joan ziren gurasoak, zerurako bidea
umeei erakustean, eta Adamen umeak, elkarrekin lehian bezala, hasi ziren atsegin
lotsagarrien ondoren.
3.- Ingelesez ere maizegi gertatzen den bezala, ikus daitezke gure artean,
Elkarengandik urrun ez dabiltzala, elkarrizketa, elkar-izketa, eta, agian, elkar hizketa;
hitzegin, hitz-egin eta hitz egin.
4.- Itzulitakoan, hizketan hasi eta txangoaren inpresioak kontatu genizkion
elkarri
5.- Hala dirudi, ezin garela geure paperetatik atera, kosta egiten zaigula
gidoitik atera eta elkarren artean zinez mintzatzen hastea.
6.- Behartua dago gurasoa zortzigarren lekuan, ume eta mirabeei eragoztera
bekaturako bide eta arriskuetan ibiltzea, nola den arratsetan berandu etxeratzea, batez ere emakumeak; lagun gaiztoekin biltzea, neskatxa eta mutilen batzarreak diren etxeetara joatea, ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin bakarrik
egotea.
7.- Aspaldi haserre egondako jendearen arteko besarkadak ikusi genituen
manifestazio erraldoian, eta euskaraz bi hitz baizik ez dakizkien jendea haiexek
erabiltzen zituela, elkar agurtzean.
8.- Ez daude, nabari da, Txinakoaren antzeko harresiz elkarrengandik bereziak, bai
baitira, urri edo ugari, pipa hartzen duten apezpikuak ere.
9.- Jauna: nahi du bada umeak kutxan gorderik edukitzea? Ez, baina bai,
neskatxak eta mutilak elkarrekin batzarreak etxeetan ez egitea, zeren bestela bekatu
asko hemendik etorriko diren, dela gogoz, dela hitzez, dela keinadaz.
10.- Denbora puska bat zeramatenean elkarri ekinean eta lurrean piririka,
zentinela karlistak Martin Saldias horma baten kontra zokoratu eta herio-kolpea
ematera prestatu zen.
11.- Begira ezkontzeko hitzak emanik edo ustean dagoen alaba horri utzi
diozun bere ezkutariarekin egoten nahi duen eran, zeuregan esaten duzula:
zaudete; bada gero ere elkarrekin. bizi behar duzue. Ah guraso zorigaiztokoa! Zure
gainean izango dira zure alabaren bekatuak.
12.- Berez bezala dator horrexegatik, ezer behartu eta bihurritu gabe, Urtegiro
haiek eta Egunkari hau elkarrekin berdintzea nahiz formari nahiz mamiari
dagokionez, elkarrengandik hain guztiz beste direlarik ere.
13.- Elkarri agur esan eta Saldias jauregirantz abiatu zen.
14.- Basoa ez zen oso itxia, horrenbeste terreno libre ikusi eta zuhaitzek
elkar errespetatzea eta batak besteari tokia uztea erabaki balute bezala.
15.- Ezkontzeko hitzak emanik daudenak elkarrekin hitz egiten egotea Baionako
apezpikuaren mendeko elizetan apezpikuak bakarrik barkatzen duen bekatua da.
16.- Urteak joan ahala, euskalkiak bereizten eta elkarrengandik urruntzen ari dira,
edozein hizkuntzaren dialektoak bezala.
17.- Hantxe, halaber, Irurtzungo edo inguruko herrietako neskatilak, elkarren
artean irrika eta beraien ardurapean utzitako umeekin jolastuz.
18.- Orduan, aspaldiko partez, ama, ahal bezain amultsuki ene bi besoen
artean hartu nuen eta gure bi matelek elkar ukitzen zutelarik, ene negaranpuluek harena busti zuten. Elkar sustengatuz joan ginen sukalderaino, isilisila.
19.- Ezkonduen bizimodua gurutze txit astun eta samina da berez, eta
burdinazkoak dira honen kateak, baina urrezko bihurtuko direla dio, ezkonduek
elkar dagokien bezala, maite badute.
20- Luze gabe, elkarren aurrean geunden, arrain zopa jaten biok, botila ardoa
aurrean.
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria
21.- Beharrak eta indarrak batera joerazten ez gaituzteino, eta txorakeria
litzake orduan euskaldun guztiak giputzon esanera egongo direla sinestea, atzera begiratu behar dugu, euskalkiak are gehiago elkarrengandik bazter ez daitezen.
22.- Pentsatu nuen, gosaldu gabe, berehala arditegira joanen nintzela... eta
lanean hasiko, baina ordu berean ama sukaldetik atera zen eta uste baino
lehenago elkar gurutzatu genuen.
23.- Onginahi eta amodio hau aipatzen bada ezkonduak biziko dira, zakurra
eta katua, elkarri loturik, biziko liratekeen bezala.
24.- Haien arteko eztabaida oso lasaia izan zen, eta arrazoi osoa eman zion
Ali Beyren baieztapenari: «arabiarrek adeitasun handiz tratatzen dute elkar
zeinahi egoeratan».
25- Elkarrengandik hurbil samar daude bi misioetxe horiek; bertako misiolariek maiz joan behar izaten dute elkarrengana; eta hargatik, Pingliangeko prefekturaren zokorik baztertuenean dauden bi etxe horien artean hartu-eman handia izaten da.
26.- Hedabide beraren soldatapekoak izanak ginen urte batzuk lehenago.
Ongixko hartzen genuen elkar antzinako denboretan.
27.- Emakume ezkonduak egin behar duen laugarren gauza da setaren grina
hilduratzea edo hezteko neurri egokiak hartzea; bestela laster itzaliko da
ezkonduek elkarri zor dioten onginahi eta amodioa: ez da bakerik zurekin izango,
eta nork eta nola igaroko du bere bizitza guztia zu bezalako zirauna bere aldean
daukala?
28.- Alta, begiratu balit, ez ote nion zorroa hustuko? Baina ez zen tokia, ez
eta momentu egokia. Beraz, bata ala bestea, mutu egon ginen elkarrenganako errespetuz eta bereziki errespetatu nahi genuelakoz lurrez estaltzen ari ginenaren memoria.
29.- Uste ez bezalako aldakuntzak dakartzate berekin urteek. Loidi aspaldiko
ezaguna dut. Haurretandik ez gara elkarrengandik urruti ibili Errenterian.
30.- Irailaren lehenengo egunetan abiatu nintzen nire barrutiaren iparraldea
ikertzeko asmotan. Ahal banezakeen, Txinako harresi handiaren iparralderaino
igarotzeko asmoa nuen, Gobiko misiolariekin elkar aditurik, deabruari ipar eta
hegoaldetik astinaldi gogorra emateko.
No hay comentarios:
Publicar un comentario